Urteko programazio iraunkorraz eta finkoaz eta bertako kultura eta enpresa arloko elkarteen lanaz gain, komunikabideak eta herritarrak erakarri nahi ditu programak, jarduera bereziak sartuta, bertako proposamen kulturalaren eta auzoa eraberritzeko duen eraginaren erakusgarri moduan.
5. edizio honetan eta iazko ildoari jarraiki, bisita gidatuak egingo dira Bilbo Zaharraren aldeko apustua egin duten sortzaileen ekimenaren ondorioz sortuz joan diren hiri-arteko galerietara eta espazioetara. Ikusiko dugu zer prestatu diguten okasiorako!